Bildumak
Biblioteca Koldo Mitxelena Kulturunea
Donostiako Postalen Funtsa bildumaren 5597 argazkiak XX. mende hasierako Donostiako egunerokotasuna gai nagusitzat dute: Belle Époque, errege-erreginen oporrak, garapen urbanistikoa…
Gure Zarautz
Zarauzko egungo bizitza soziala jasotzen duten ia 2000 argazkiz osaturiko bilduma: Surf txapelketak, jaiak, jardunaldi kulturalak… GureZarautz.net gunea elikatzeko erabiltzen direlarik.
Zestoako Udala
Zestoako balnearioko postal historikoak, Bizente Dávilaren argazkiak, Zestoako baserriak… Ia 1250 argazkiz osaturiko bilduma xumea erabiltzaileen esku CC-BY-SA baimenpean eskuragarri jarri dugu.
Car Funtsa
Car Funtseko ia 2500 argazkien aukeraketa: Lasarteko auto lasterketak, XX. mende hasierako Donostiako eta Gipuzkoako gizartearen zertzeladak: Gerra Zibila, Belle Époque, gertaera sozialak…
Javier Etxaniz bilduma
Javier Etxanizen 154 argazkietako bilduma. Antzuolakin loturiko gai hauek biltzen ditu: Arrola Mendi Elkartearen mendi irteerak, Antzuolako mendi eta mugarriak, Txistulari Eguna etab..
Jone Larrañaga bilduma
Jone Larrañaga antzuolarraren argazki bilduma txiki honek Antzuolako era askotariko gaiak biltzen ditu.
Marín Funtsa
Gipuzkoako XX. mende hasierako fotoperiodismoaren adibiderik adierazgarriena. Marín Funtseko ia 2400 argazkien aukeraketa da hemen erakusten duguna: Gipuzkoako gizon-emakumeak, Gipuzkoako gizartearen zertzeladak: Gerra Zibila, gertaera sozialak…
Jesús Elósegui bilduma
15211 argazkiz osaturiko Jesús Elósegui Irazusta bilduma. Gai nagusiak etnografia eta XX. mendeko gizartea eta politika direlarik.
Niessen Bilduma
Sortu zenetik gaur arte Niessen enpresaren bilakaera islatzen duten 1.000 irudi hautatu dira. Horien artetik batzuk nabarmentzekotan, ondoko gaiak erakusten dituztenak: enpresaren ibilbidea, gizarte-izaerako jarduerak, materialen katalogoak…
Beasaingo Udala
Beasaingo iraganeko eta egungo ia 6000 argazki eskuragarri: Herriko baserriak, udal ordezkariak, Igartzako eremua…
Zaldibiako Udala
Zaldibia gai nagusitzat duten argazkiak dira hemen erakusten ditugunak: Sukia Kardinalaren bisitak, udal ordezkariak, herritarrak…
Urnietako Udala
Urnietako herritarren argazki zaharrak, Sanmiel eta Santakruzetako argazkiak… hauek denak ia 11.000 argazkiz osaturiko bilduman eskuragarri eta gozagarri.
Hondarribiko Udala
Azken 50 urteetan Hondarribiko Udaleko egunerokotasun instituzionalaren isla diren argazki bildumak eskura jarri nahi ditugu: Harrerak, sari banaketak, erakundeetako arduradunak…
Oñatiko Udal Artxiboa
Jesus Mari Arzuaga eta Pedro Luis Ormazabal argazkilarien Oñati gai nagusitzat duten argazki bildumak erakusten ditugu batipat.
Indalecio Ojanguren bilduma
Argazkilari eibartarraren bilduma Euskal Herriko gizarteak XX. Mendean bizi zituen aldaketen testigu paregabea dugu: Herri eta auzoak, festak…
Luis Mari Elosegi Aldasoro Bilduma
Luis Mari Elosegi Aldasoro, Polikarpo Elosegiren biloba dugu eta Gure Gipuzkoako erabiltzailearen esku jartzen du bi sailetan banaturiko argazki bilduma hau. Lehena, Hondarribiko baserriez osaturiko bilduma da. Bigarren bildumak aldiz, Tolosako baserriei 1961. urtean ateratako argazkiak dira.
Sigfrido Koch bilduma
Euskal Kulturaren adierazgarri ziren Oteiza, Chillida, Aita Barandiaran, Nestor Basterretxea, Caro Baroja eta Urbeltzen erretratuak egitearekin batera, teknika ia piktorikoa izan zen bere ezaugarririk adierazgarriena.
Antzuolako Udalaren bilduma
Antzuolako udalak kudeatzen dituen 876 irudi biltzen dira bilduma honetan. Bertako edukien artean aipagarrienak honakoak dira: San Blas eguna, Santa Ageda Bezpera, Mairuaren alardea, Antzuolako monumentu erlijiosoak etab..
Polikarpo Elosegi bilduma
Polikarpo Elosegi Ansolak (Tolosa, 1870-1948) urteetan zehar ateratako argazkiez osaturiko bilduma dugu eskura Gure Gipuzkoako orrialde honetan. Bilduma 1066 argazkiz osatua dago, denak txuri-beltzean eta 1875 y 1942. urteen artean ateratakoak: argazki etnografikoak, Elosegi Ansola familia, Elosegi Irazusta familia, Gipuzkoako eskiaren aitzindariak, Tolosako argazki zaharrak etab…
Arantza Cuesta Ezeiza bilduma
Bilduma honek Arantza Cuesta Ezeiza historiagile donostiarrak 1991 eta 1994 urte bitartean ateratako 4.000 irudi biltzen ditu, Donostiako Elizbarrutiko Ondasun Higigarrien katalogoa osatzeko burutuak. Bilduman ermita, eliza eta santutxo ezberdinen elementuak, pieza artistikoak edo/eta liturgia-erabilera dutenak jasotzen dira.
Andrés Arlazón bilduma
Gune honetan erakusten diren edukien jatorria Andrés Arlanzón argazki bilduman oinarritzen da. Andrés Arlanzón Diario Vasco egunkariaren berriemailea izan zen Oñatin eta edukiok 50 hamarkada bukaeratik 90ko hamarkada hasierararteko gertakizun nagusiak erakusten ditu: Oñatiko jaia nagusiak, Artzain Txakurren Nazioarteko lehiaketa, Arantzazu Eguneko jaia, erakunde-bisitak etab..
Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren argazki artxibategia
Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren argazki artxibategia ondareko teknikariek eta beste kolaboratzaile batzuek sortutako informazio dokumentala eta grafikoa jasotzen du, Gipuzkoako ondare artistiko, arkitektoniko eta arkeologikoaren zaintza kudeatzeko azken helburuarekin.
Juan San Martin bilduma
Juan San Martinek bere ibilbide oparoan jorratutako hamaika eremuen islada da bere bilduman erakusten diguna: Euskaltzaindiako saioak, espeleologi ikerketak, pertsonaia eibartarrak, mendi irteerak… Ekimen hauetan guztietan sustatzaile eta antolatzaile gisa ibilitakoa, sarritan partehartzaile bezala jardun zelarik.