Niessen Bilduma

niessen_img1

Argazkiak ikusi

“Guillermo Niessen” lantegi elektroteknikoa Guillermo Niessenek sortu zuen 1914. urtean eta material elektrikorako piezak fabrikatzen zituen. Niessen lantegia sortu zenetik ehun urte betetzen direla-eta, hainbat ekintza antolatu dira eta horietako bat izan da Niessen markak mende honetan izan duen bilakaera historikoa erakusten duten dokumentuak eta argazkiak biltzea.

Hemen aurkezten ditugun Niessen bildumako argazkiak hainbat fondotatik datoz. Esaterako, ABB enpresaren dokumentazioa dago, ekarri baitziguten ikertzeko eta digitalizatzeko; edota garai jakin batean Niessen aritu ziren langileek (Iñaki Zarranz, Mikel Lizarralde, Javier Cantera) lagatako dokumentazioa ere aipatzekoa da.

Aranzadi Zientzia Elkartea arduratu da material hauek digitalizatzeaz, eta guztira 6.000 irudi baino gehiago lortu ditu. Aipatutako lana ABBri esker gauzatu ahal izan da; eta publikoarentzat, oro har, eta batez ere Errenteria eta Oiartzun aldeko biztanleentzat interesgarria izatea espero dugu, Niessen enpresa leku horietan kokatuta egon baitzen, eta bertan jarraitzen du, lantegiko langilerik gehientsuenak horregatik zetozen aipatu udalerrietatik.

Sortu zenetik gaur arte Niessen enpresaren bilakaera islatzen duten 1.000 irudi hautatu dira. Horien artetik batzuk nabarmentzekotan, ondoko gaiak erakusten dituztenak: enpresaren ibilbidea, gizarte-izaerako jarduerak, materialen katalogoak…

Aipatutako bilduma eta bere irudietan jasotzen den informazio guztia erabiltzaileen eskura jarri nahi dugu. Hori dela eta, bilduma osoa jendearen eskura jartzeko asmoz, bilduma Creative Commons Atribución-CompartirIgual lizentziari atxikita dago, eta beraz, bildumako eduki guztiak Wikipediarekin bateragarriak dira.