Sigfrido Koch bilduma
Donostia, 1936-1992. Artista eta argazkilariek osaturiko familia batean sortu zen. Argazkilaritzaren teknika Alemania, Belgika eta Holandan bereganatu zuen eta batik bat bere aita eta maisu Sigfrido Koch Bengoetxearen alboan ikasi zuen, zein erretratari bikaina eta 1948an Bilbon argitaratu “País Vasco, Guipúzcoa” liburuaren egile izan zen. Willy Koch Schöneweiss-en iloba izan zen, Donostiara iritsitako eta garai hartako kulturaren hainbat ordezkarien jatorri alemaniarreko erretratari paregabearena hain zuzen.
Sigfrido Koch Arruti Madrilgo “Rasgo-Grey” agentziaren argazkilari soila izan zen bost urtez, besteak beste, eta La Toja kosmetiko enpresarentzako erreportaia bat zelabide Montenegroko Publizitate Argazkilaritzaren Nazioarteko Lehen Saria jaso ezezik, telebistarako publizitate spot ugari eta garaiko hainbat aldizkariren argazkiak egin zituen.
Beste batzuen artean, Euskal Kulturaren adierazgarri ziren Oteiza, Chillida, Aita Barandiaran, Nestor Basterretxea, Caro Baroja eta Urbeltzen erretratuak egin zituen.
Halaber, 10 kolorezko argazki liburu argitaratu zituen hainbat enpresa eta instituzioak aginduta, banakako erakusketa nazional eta nazioarteko asko burutu eta argazkigintza, pintura eta kartelismo lehiaketetan epaimahaiko ere izan zen, esaterako, Codorniúren sinadura zuenean, Herri-Tradizio eta Arteak zeritzonean, Asturiasko Kutxaren (Gijón) Nazioarteko Argazkilaritza sarian… Bestalde, zenbait enpresak aginduta gai desberdinen inguruko film eta bideoak zuzendu zituen, baita hainbat ikusentzunezko ere, honen artean Orreaga deritzona nabarmentzen delarik.
Berezko izaerako haren lanik hainbeste miresten zuen pintura inpresionistaren eraginak jaso zituen hasieran (Jorge Oteizak piktorialista edo Wagnerianoa zeritzon). Era berean, Hamiltonen estiloaren antzekotasunik ere badu. Gainera, hain erakargarria suertatu zitzaion erretratua ere jorratu zuen, baita abstraktu hutsa ere bere bilakaera sortzailearen epealdi desberdinetan, bere lanean orohar, flous-ak, argi-ilunak eta argiaren bilaketak gailendu zirelarik.
Argazkilari intuinkorra izaki, “irudiaren poeta”, askok hala izendatua, kamera xumeak eta gero bere gisara behartzen zituen sentikortasun baxuko eta altuko pelikuletara jo zuen. Sigfrido Koch bilduma erabiltzaileen eskura Creative Commons Aitortu-Lan eratorririk gabe lizentziarekin eskuratzen dugularik, Tolosan kokaturik dagoen Gipuzkoako Artxibategi Orokorrean (http://www.artxibogipuzkoa.gipuzkoakultura.net) egindako katalogazio lana medio argazki gehienek lehenengoz publiko egiten dira.
Sigfrido Koch bilduma osatzen duten 990 argazkien artean, bere jardun ia piktorikoaren islada ematen duten bi argazki hauek goraipatu nahiko genituzke.