Urnietako Udala
Hau Urnietako Udalak GureGipuzkoa.net webgunean Urnietako Udal Artxiboko argazki guztiak kontsultatzeko duen txokoa da. Hemen aurkituko dituzu azken urte hauetan zehar artxiboak bildu dituen 11.000 argazki baino gehiagoz osaturiko bilduma.
Artxiboko lehen argazkiak XX. mendearen hasierakoak direlarik, argazki zaharren bilduma 90. hamarkadan herriko zenbait biztanlek egindako ekarpenen bidez egin zen. Aldi berean 80. hamarkadaren bukaeran eta Luis Mari Zaldua adituaren zuzendaritzapean herriko baserri gehienen argazkiak bildu ziren.
Udal Artxiboak erakusten dituen edukien artean aipagarrienak aipatzea aldera, hauek azpimarratuko genituzke:
- Herritarrek Udalari utziko argazki zaharrak, 1365 irudi.
- Paisajes Españoles enpresaren Urnietako airetiko argazkiak, 449 irudi.
- Urnietako Udala Transzio garaian, 96 irudi.
- Herriguneko etxeak, 71 irudi.
- Urnietako futbol zelaia Errealarengatik inauguratua, 52 irudi.
- Xoxokako jaietan herri kirolak, 50 irudi.
- 2001-07ko jaietako argazkilaritza lehiaketak, 857 irudi.
- Santa Krutzeko jaiak, 166 irudi.
- 2004ko SanMiel jaiak, 119 irudi.
- 2008ko SanMiel jaiak, 230 irudi.
- 2009ko SanMiel jaiak, 102 irudi.
- 2010ko SanMiel jaiak, 297 irudi.
- XVI. Argazki Rallya, 226 irudi.
- XVII. Argazki Rallya, 250 irudi.
- Urnieta elurturik, 145 irudi.
- Lasarteko auto lasterketarako zirkuitoa, 48 irudi.
- Ekintza kulturalak Sarobe eta Lekaion, 247 irudi.
- …
Azken 20 urteotako bildumaren zati handiena, udaleko langileen argazkien bidez pilatzen joan dena da, dohaintzak, argazki lehiaketak San Migeletan edo Argazki Rallyak, Peio Ruiz edo Jose Antonio Torres bezalako profesionalen argazki erreportajeak… paisaien, jardueren eta herriko festen argazkiak dira gehien bat. Argazki askoetan informazio osagarria eskuratzea ezinezkoa izan delarik, identifikazio lanean aurrera egin ahala argazki fitxa bakoitzari datuak erantsiko zaizkio ahal den neurrian osatzeko.
Beraien ikusgarritasuna areagotzeko asmoz eta erabiltzaileek beraiekiko izan dezaketen atzigarritasuna ahalik eta erosoena izan dadin, irudien lizentzia Creative Commons BY-SA baimenera atxikitzen da, berau Wikimedia Commons gunean erabiltzen denarekin bateragarria da, Wikipedian erakusten diren argazkiak gordetzeko gunea delarik.
Hala ere, egiletza aitortzea ezinezkoa izan den kasuetan, “Egiletza eskubide ezagun mugaturik gabe” (No Known Copyright Restrictions) baimena atxikitzen zaie. Argazki hauetakoren baten egilea izango bazina, jarri gurekin harremanetan ta egiletza edo/eta erabilpen baimen zuzenak ezartzeari ekingo diogu.
Baldintza hauek guztiak ez dute eraginik Paisajes Españoles enpresaren Urnietako airetiko 449 argazkiengan: Copyright-Eskubide Guztiak Erreserbaturik lizentziapean eta 1024*768px.etako neurrian eskuratzen ditugu. Argazki hauen ustiapen eskubideak Paisajes Españoles enpresak ditu eta beraien argazkiren bat edozein lanetarako erabili nahiko bazenu, kalitatezko kopia eskuratzeko baimena beraiei eskatu beharko diezu ezinbestean.
Irudi bat erabili eta egiletza aitortzerakoan Urnietako Udal Artxiboa aipatu beharko da. Irudiaren fitxaren “Argazkilaria” eremuan argazkilariren bat aipatuko balitz, hau ere aipatu beharko da. Azkenik, argazki hauekin lan eratorriren bat egingo bazenu, bere lizentzia ere CC-BY-SA izan beharko da. Bi baldintza hauek zainduz, erabiltzaileak ez dauka zertan baimen eske Urnietako Udalarekin harremanetan jarri beharrik.
Urnietako Udal Artxiboa
Etxeberri plaza, 13
20130 URNIETA
Tel. 943 00 80 00
Email: artxibo@urnieta.org