Zestoako Udala

zestoa_img1

Argazkiak ikusi

Hauxe da Zestoako Udalak GureGipuzkoa.net atarian duen gunea. Bertan, hiru bilduma daude ikusgai, momentuz:

  • Batetik, herriko postal zaharrak (XX. mende hasieratik erdi aldera arte). Zestoa, bainuetxeari esker, oso herri turistikoa bilakatu zen mende hasieran eta posta-txartelak bidali eta jasotzea nolabaiteko maila sozial eta kulturalaren seinale bihurtu zen.
  • Bestetik, Zestoako Udalaren enkarguz, Bizente Davila historialariak, 90ko hamarkada hasieran, egin zuen “Zestoa Patrimonio Histórico-Artístico” ikerlaneko ehunka argazkiak, denborarekin azken urteetako hirigintza aldaketak medio– ikaragarrizko balio dokumentala hartzen ari direnak.
  • Azkenik, Udalak 1989 inguruan, antolatutako argazkilaritza ikastaro bateko hainbat gaztek Urola behe aldeko zementu fabriken aztarnei atera zizkieten argazkiak. Zementu fabrika horiek egundoko garrantzia izan zuten XX. mende hasieran, eta bakarrak dira Gipuzkoan. Nolanahi ere, lantegi haien gero eta aztarna gutxiago dagoenez, argazkiok jarduera haren ia lekuko bakarrak dira.

Erabiltzaileentzako eskuragarri jartzen ditugun edukien erabilpen lizentziak jatorriaren araberakoak dira. Eskuragarri jartzen dugun postal bilduma Egiletza eskubide ezagun mugaturik gabe baimenpean jarri dugu beraien egileak zeintzu diren jakitea ezinezkoa baizaigu. Aldiz, Udalak kudeatzen dituen edukiak eta egiletza ezartzea posible den kasuetan Creative Commons BY-SA baimenpean eskuragarri jartzen ditugu.

Aukeratutako CC-BY-SA baimenaren inguruko informazio sakona webgune honetan bertan eskuragarri dago. Hala ere, bildumako  argazkiren bat erabili nahi izanez gero, ez dago baimena eskatu beharrik, beti ere bere erabilpen baldintzak errespetatzen badira: Zestoako Udala eta autorea aipatu egin beharko dira, eta lan eratorririk egiten baduzu, berau CC-BY-SA baimen berberean banatu beharko duzu.

Azkenik, Zestoako Udalak herritarren eskura jartzen dituen argazkien inguruan informazio osagarria helarazi nahi badiguzue, edo zuzenketaren bat proposatu nahi badiguzue, jarri gurekin harremanetan eta proposamena aztertu ondoren akatsak zuzentzeari ekingo diogu.

Zestoako Udala
Foru Plaza,1
20740 ZESTOA
Telefonoa: 943147123 (Fernando)
Email: kultura@zestoa.net