Erabilpen arau eta baldintzak
• DBLOri dagokionez
Gune honen bidez izaera pertsonaleko datuak bildu eta artatu egiten dira. Zure datuak modu konfidentzialean artatuko dira, 1999ko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoak, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzkoak, eta hura garatzen duen araudiak diotenari jarraikiz, legedian ezartzen diren neurri tekniko eta antolakuntzakoak ezarrita, hartara datuen eskuratze, manipulazio edo ezabatze ez bidezkoak saihesteko. Datuok ez zaie besteri emango, salbu eta zuk baimena ematen duzunean, legeak onartzen ez duen kasuetan eta beharrezkoa ez den kasuetan.
15/1999 Lege Organikoak xedatutakoari jarraikiz, datuen lagatzaileak datu horiek eskuratu, ezabatu edo aldatu ahal izango ditu edonoiz. Horretarako, idatziz eskatu beharko dio Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirolak Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiari.
Erabiltzaileak borondatez eman dituen datu pertsonalen tratamendu automatizatua baimentzen du. Orobat, bere ardura izango da emandako datuak egiazkoak izatea, eta Erakunde honek eskubidea izango du datuak faltsutu dituen edonor zerbitzu erregistratuetatik ateratzeko, Zuzenbideaz izan litezkeen ekintzak alde batera utzi gabe.
• BESTE PERTSONA BATZUEN IRUDIEN ERABILERARI dagokionez
Erabiltzaileak berariaz dio besteren irudia eskuratzeko, artatzeko, erabiltzeko eta ustiatzeko baimen nahikoak dituela, baldin eta argazkietan agertzen badira.
Eta baimen horiek lurralde eta denbora mugarik ez dutela, baimena izanik irudiak erreproduzitzeko osoki edo zati batean, publikoki komunikatzeko eta banatzeko, muga bakarra izanik 1982ko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoa, Ohore Eskubideari, Intimitate Pertsonal eta Familiakoari eta Irudi Propioari buruzkoa, eta jabetza intelektualari buruzko araudia.