Lizentzien Deskribapena

GureGipuzkoara igoko dituzun argazkiei Creative Commons-Aitortu-BerdinPartekatu lizentzia ezartzen zaie. Hala nola, beste zazpi lizentzien artean aukeratzea daukazu zure argazkiak baimentzeko garaian.

Creative Commons baimenak.

Argazki bat igotzerakoan eta baimena aukeratzerakoan, argazkiari dagokion fitxan aukeratu duzun baimen zehatzaren Creative Commons “Eskubide batzuk gordeak” ikonotxoa agertuko zaizu. Ikonotxo honek aukeratu duzun baimenaren definizio zehatzera eramango zaitu, hartara, denek izango dute aukeratu duzun baimenaren berri. Zeure baimena bortxatua izan dela jakingo bazenu, modu honetan zeure eskubideak babesteko oinarriak izango dituzu eskura.

Zure argazkiak Creative Commons lizentzia baten pean jartzeak ez du esan nahi copyrightik ez dutenik. Lizentzia mota hauek hirugarren pertsonei baldintza batzuen pean zenbait eskubide eskaintzen dizkie. Zein baldintza? GureGipuzkoak ondorengo zerrendatik zure beharretara egokitzen dena aukeratu edo/eta gehitzeko aukera eskaintzen dizu.

by.large_petit Ez merkataritzarako (Non Commercial): Lanaren erabilpena ekinbide ez komertzialetara mugaturik geratzen da.
nc-eu.large_petit Lan eratorririk gabe (No Derivate Works): Lizentziak lan eratorriak egiteko baimena eskaintzen du baldin eta eratorriko lanak lizentzia berbera mantentzen duen.
nd.large_petit Lan eratorririk gabe (No Derivate Works):Lizentziak baimentzen duen lanak, lan eratorriak egiteko baimenik ez du eskaintzen.
sa.large_petit Berdin Partekatu (Share Alike):: Lizentziak lan eratorriak egiteko baimena eskaintzen du baldin eta eratorriko lanak lizentzia berbera mantentzen duen.

Lau baldintza hauek beraien artean konbinaturik, aukeratzea ditugun sei lizentzia hauek sortzen dituzte:

by_petit Aitortu (BY): Lanaren edozein erabilpen baimentzen da, helburu komertzialak eta lan eratorriak egiteko eskubideak barne, beraien banaketa ere inongo eragozpenik gabe baimendua dagoelarik.
by-nc.eu_petit Aitortu – EzKomertziala (BY-NC): Lan eratorriak egiteko baimena eskaintzen da baldin eta erabilpenek helburu komertzialik ez duten.
by-nc-sa.eu_petit Aitortu – EzKomertziala – Berdin Partekatu (BY-NC-SA): Lan originalaren eta izan daitezken lan eratorrien erabilpen komertziala ez da baimentzen eta lanen banaketa lizentzia berberarekin egin beharko da.
by-nc-nd.eu_petit Aitortu – EzKomertziala – LanEratorririk Gabe (BY-NC-ND): Lan originalaren erabilpen komertziala eta lan eratorrien sorkuntza ez da baimentzen.
by-sa_petit Aitortu – BerdinPartekatu (BY-SA): Lan originalaren eta izan daitezken lan eratorrien erabilpen komertziala baimentzen da, beraien banaketa hasierako lizentzia berberarekin egin beharko delarik.
by-nd_petit Aitortu – LanEratorririkGabe (BY-ND): Lanaren erabilpen komertziala baimentzen da baina ez lan eratorriak.

cc.logo

Copyright. Eskubide Guztiak Erreserbaturik (All Rights Reserved).

40px-Copyright_svg Creative Commons sei lizentziekin batera, zure edukiak Copyright All Rights Reserved lizentzipean gordetzeko aukera ere eskaintzen dizugu.

“Egiletza eskubide ezagun mugaturik gabe” baimena (No Known Copyright Restrictions).

40px-PDmaybe-icon_svg Zure familiako argazki zahar bat aurkitzen baduzu, berau GureGipuzkoan partekatzera gonbidatzen zaitugu. Baliteke argazki zahar bat izanik egilea eta beste informazio osagarria zehaztea ezinezkoa gertatzea. Arazo berezi horri aurre egiteko, GureGipuzkoak bere erabiltzaileei “Egile Eskubide Ezagun Mugaturik Gabe” baimena erabiltzeko aukera eskaintzen die. Baimen honen adibidea GureGipuzkoan jaramberri erabiltzailearen Barrio de Loyola izenburuko argazkia litzake.